HASIERA
es

HASIERA

Argazkilaritzan hobby bezala hasi nintzen era guztietako paisaiak ateraz. Horrela, ingurunearekin fusionatzea lortzen dut, basoaren pakea sentitu, behelainoarekin bildu, olatuen xuxurlak entzun. Aldi berean, adrelanina soltatzeko aukera ematen dit, batez ere egunsentiaren koloreek agurtzen nautenean edota uste baino azkarrago aldatzen direnean. Hainbeste sentsazioek primeran sentitu arazten naute etxera itzultzean.

Protagonistak pertsonak direnean ordea, hitzik gabeko elkarrizketa bihurtzen da. Begiratzen nauenarekin fusionatzea da helburu, bere begiek kontatu nahi dutena bilatu eta argazki batean jaso, hitzen beharrik gabe.  Pertsona, bikote edota familia bakoitza erronka desberdina da. Mota honetako argazkiak ateratzea uneoroko ikasketa da. Momentuko keinua lortu behar da,  beti ere ingurunea bistatik kendu gabe. Emaitzak hain desberdinak eta iragarrezinak izan daitezke, hurrengo saioa beste erronka batean bihurtzen delarik, pertsona desberdinak izango direlako, egoera desberdinak, keinu desberdinak, elkarrizketa desberdinak azken finean.

Ondorengo bi bildumetan, Bilduma Pertsonala eta Erreportaiak,  aipatutako argazki batzuk jaso ditut.

Ea nik ateratzen bezainbeste gozatzen duzuen.


© Peio Romatet Esteibarcreado en Bluekea